ordularia

miércoles, 4 de mayo de 2011

KRABELINA KOLOREZ ALDATZEN

JCLIC

JCLIC

Definizioa:

Hezkuntza jarduera desberdinak burutzeko aplikazio informatiko multzo bat da: buruhausteak, hitz gurutzatuak… Jarduera hauek proiektuetan aurkezten dira. Proiektu bat, jarduera multzo batez eta sekuentzia batez edo gehiagoz osatua dago.
JClic proiektuetara sarbidea izateko bi modu daude:
1. Jarduerak applet batean ikustaraziz: applet bat, web orri batean txertaturik dagoen objektua da. Proiektuak ez dira disko gogorrean gorderik gelditzen: JClic-ek deskargatu, erabili eta azkenik, ezabatu egiten ditu.
2. Jarduerak ordenagailuan instalatuz: JClic-ek ordenagailuko proiektuen liburutegian jarduerak gordetzeko aukera ematen digu. Liburutegia, JClic lehen aldiz martxan jartzean edo proiektu baten lehen instalazioa egitean sortzen da. Liburutegiko proiektuak ikusteko, JClic deskargatu eta instalatu behar da.

Ezaugarriak:
    JClic proiektua, Clic 3.0 proiektuaren garapena da eta azken 10 urteotan asko izan dira jarduera interaktiboak sortzeko erabili duten irakasleak.
Proiektuaren helburuak ondokoak dira:
- Internetetik zuzenean multimedia hezkuntza aplikazioak erabiltzea.
- Clic 3.0 aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.
- Sistema operatibo eta plataforma ezberdinetan bere erabilera posible egitea.
- Datuen biltegirako formatu ireki eta estandar bat erabiltzea.
- Herrialde eta kultura desberdinetako hezitzaileen eta eskolen artean, material elkartrukea eta kooperazioa zabaltzea, programaren eta sortutako jardueren itzulpena eta egokitzapena erraztuz.
- Erabiltzaileen iradokizunak jasotzea.
- Programazio talde ezberdinen arteko lan kooperatiboaz baliatuz, programa zabaltzea.
- Jarduera errazak eta indartsuak sortzea.

Aukeratutako programazio tresna JAVA izan da eta jardueren datuak barneratzeko formatoa XML da.

Osagarriak:
    JClic-ek 4 aplikazio ditu:
5-    JClic applet: web orri batean jarduerak txertatzen ditu.
6-    JCLic player: programa independientea da eta instalatuta dagoenean, ordenagailuko disko gogorretik, internetera konektaturik egon gabe,  jarduerak burutzeko aukera ematen du.
7-    JCLic author: jarduerak modu erraz batean argitaratzeko aukera ematen du.
8-    JClic reports: haurrek burututako jardueren emaitzak jasotzen ditu.

JClic proiektua LaFarga.org portalean dago eta nahi duenarentzat eskuragarria da.

Taldearen iritzia:

Gaur egungo hezkuntzan, argi gelditzen da gelako jarduerak planteatzerako garaian, gauzak aldatzen ari direla. Lehengo “fitxak”, orain interaktiboki egin daitezke eta emaitza, seguruena, hobeagoa izango da, ludikotasunaren bitartez, materia berdina ematen baita eta barneratzea errazagoa izan baitaiteke.
Honek lana atseginagoa eta funtzionalagoa bilakatzen du eta ikasleen jarrera, gauzak egiterakoan, irekiagoa eta parte hartzaileagoa da.

lunes, 11 de abril de 2011

IKT Elkarrizketa

Hementxe uzten dizuegu Elizalde Herri Eskolako IKT arduradunari eginiko elkarrizketa:


http://www.youtube.com/watch?v=Rq5c2EICStA


Birusak airean

Egun on,
gaur astelehena 11 gure talde erdia gripeak jota gaude, baina beti bezala, umoretsu eta lanerako prest.
Ekin diezaiogu lanari, a tope webquest-arekin!!!!!!!!